2010/02/16

100216. Roy Gosling

  • Aurkezle batek maitaleari hiltzen lagundu zion Erresuma Batuan

  • eitb.com

Erresuma Batuan BBC telebistako aurkezle batek onartu du gaixotasun terminala zuen maitaleari hiltzen lagundu ziola. Kazetariak dokumental batean aitortu du.

BBC-n dokumental batean Roy Gosling, 70 urteko kazetariak, onartu du behin norbait hil zuela, bere maitalea izan zena. Ospitaleratua zegoen IHES-a jota, minak izugarriak ziren eta medikuek ezin zuten ezer egin.
Bere hitzetan, buruko batez ito zuen bere maitalea. Sendagileek ez zioten galderarik egin, familia artekoek ere ez. Ez dela damutu dio kazetariak, dena IHES-aren lehen garaian gertatu omen zen eta hitzartuta zeukan bere maitalearekin.
-“Polizia gertatutakoa aztertzen ari da eta eutanasia eta suizidio lagunduaren eztabaida mahai gainean da berriro ere Erresuma Batuan. Duela hilabete batzuk fiskal orokorrak onartu zuen gai honen inguruan duten legeria ez dela nahikoa eta bere azterketa erabatekoa gutxi barru ezagutuko dela espero da.”

No hay comentarios:

Publicar un comentario