2010/01/01

100101 . MANIFESTU TRANSFEMINISTA


Dei egiten diogu matxinada TransFeministari:

Feminismo erradikaletik gatoz, gu gara bollerak, gu gara putak, trans-ak, inmigranteak, beltzak, heterodisidenteak… amorrutik ekindako iraultza feminista gara, eta hortzak erakustera gatoz; politika zuzen eta genero bulegoetatik atereaz, gure desiren bultzadak politikoki ez zuzenak izatera, molestatzera, birpentsatzera eta gure mutazioen esanahi berriak sortzera ekarri gaitu. Emakume hutsa izateak jada ez digu balio. ‘Emakume’-aren subjektu politikoa motz geratu zaigu, baztertzailea da izatez, kanpoan uzten baititu bollerak, putak, beloa daramaten horiek, gutxi irabazten dutenak eta unibertsitatera joan ez direnak, ohiu eta garrasi egiten dutenak, paperik ez dituztenak, maritxuak…

Leherrarazi dezagun sexu-genero binomioa praktika politiko bezala. Jarrai dezagun hasi genuen bide hura, “emakume ez jaiotzen, izatera iristen da”, jarrai dezagun zatiketak, hierarkizazioa eta botere egiturak ikustarazten. Emakume-gizonen arteko ezberdintasuna ekoizpen kulturala dela ikasten ez badugu, egitura hierarkiko zapaltzaileak bezalaxe, egitura horixe bera indartzen jarraituko dugu: gizon/emakume mugak. Pertsona orok ekoizten du generoa, ekoitz dezagun askatasuna. Argudia dezagun genero bukaezinekin…

Desiratik egiten diogu dei birpentsatzeari, edozein erregimen totalitarioren aurrean gure gorputzen borrokarekin. Geure gorputzak geureak dira! Haien muga, mutazio, kolore, eta transizioak bezalaxe. Ez dugu gure gorputzen gainean hartutako erabakiak babestuko dituenik behar, generoetan zehar transmutatzeko gai gara, barrenak eta gogoak emandakoa gara, trabestiak, bollerak, superfemme-ak,butch-ak, putak, trans-ak, beloa daramagu eta ‘wolof’ hitz egiten dugu!; sarea gara: talde amorratua!

Matxinadari dei egiten diogu, kaleak hartzeari, blogak hartzeari, desobedientziari, baimena ez eskatu beharrari, aliantza eta egitura propioak sortzeari: ez gaitezen defendatu, beldur ditzagun!!

Maite zaituztegu

PutaBolloNegraTransFeminista Sarea

Medeak, Garaipen, Acera del Frente, Las Chulazas, Parole de Queer, Post_op, Transmaribolheras Precarias, MDM, TransGaliza, EHGAM, NacionScratchs, IdeaDestroyingMuros, Sayak Valencia, TransFusión, Stonewall, 7menos20, d-generadas, lasdel8 etal, Xarxa d'Acció Trans-Intersex de Barcelona, Guerrilla Travolaka, Towanda, Ciclobollos, O.R.G.I.A, Panteras Rosas, TransTornados, Bizigay, NoTePrives, CGB, La Quimera Rosa, Ningún Lugar, Generatech, As dúas, Oquenossaedacona, Go Fist Foundation, Proyecto Transgénero - Cuerpos Distintos/Derechos Iguales, Patrulla Legal, Transtango, Casa Trans de Quito, Confederación Ecuatoriana de Comunidades Trans e Intersex, NosoTrans
Itziar Ziga, Lolito Power, Diana J. Torres AKA Pornoterrorista, Miguel Misse, Beatriz Preciado, Katalli, Laura Bugalho, Heroína de lo periférico, Astrid Suess, Alira Zinkunegi, Juana Ramos, Kim Pérez, Beatriz Espejo, Pol Galofre, Juanita Márkez, Miriam Solà, Sr. y Sra. Woolman, Marianissima Airlines


.....................................................................................

No hay comentarios:

Publicar un comentario