2014/11/03

LAB2014: Bakearen itzalak



Azaroak 12-15, Donostia !
Artearen historian indarkeria eta bakea nola errepresentatu izan diren jorratzen
du Bake Ituna proiektuak, eta 2013 eta 2016 urteen artean hainbat ekimen antolatu eta
antolatuko ditu, adibidez: ikerketa-programa bat, zenbait erakusketa, kasuan kasuko
ekoizpenak, mintegiak, sormen-laborategi iraunkorrak eta argitalpenak. Horien barruan
kokatzen da, halaber, LAB2014: Bakearen itzalak programa, eta jarraipena eman
nahi dio 2013an 1813 Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea proiektuarekin
hasitako ildo feministari. !
Proiektu honen oinarriek hausnarketa zehatz bat dute abiapuntu: XXI. mendeko bakeforma
europarrak egitura konkretu batzuen gainean eraikiak dira, eta, paradoxikoki,
egitura horiek estuki lotuta daude bortizkeriarekin. Askotariko zapalkuntza-moduak bizi
dira bata bestearen ondoan, mendeetan zehar elkarri gainjarri zaizkio, eta, azkenean,
elkarrekin bizi dira, eskuz esku, elementu modernoak, Erdi Arokoak eta kolonialak. !
Instituzioen operazioetatik harago, eguneroko harreman sozialetan, alegia, eguneroko
“normalitatea” deitu ohi dugun horretan ere ezkutatzen dira bortizkeria-, esplotazio- eta
umiliazio-moduak. Horrexegatik, sexu-, arraza- edo klase-zapalkuntzaren kontrako
erantzunak artikulatzeko mekanismoak aurkitu behar ditugu. Ondorioz, kontuan hartu
behar ditugu sexu eta genero nozioak, egoera geopolitikoarekin, gizarte estatusarekin,
arrazarekin, eta gorputzen “baliozkotasuna” arautzen duten beste sailkapen-mota
batzuekin lotuta dauden heinean. !
Programa honek behar bat asebete nahi du, hain zuzen ere, “normal”tzat jotzen dugun
hori osatzen duten egitura, pentsamolde eta sinesmen horiek guztiak jorratzeko
beharra, “normal”a kritikoki berdefinitze aldera. Asmo horrekin, jardunaldiak hiru lanildotan
banatu eta egituratu ditugu: Gorputza,bortizkeria inskribatzen eta
hezurmamitzen den materia; Ekonomia, merkatu-logiken arabera materialak
erregulatzen eta kudeatzen dituen jakintza-arlo zehatza; eta Jakintza eta
Zuzenbidea, existitu daitekeenaren eta existitu ezin daitekeenaren markoa zedarritzen
duten elementuak.
PROGRAMA
Programak bi zati ditu, batetik, lanerako espazio bat dago, bertan parte har dezakete
kolektiboek, ekintzaileek eta laborategia interesatzen zaion orok. Espazioaren asmoa
da toki bat eskaintzea lan-ildoei buruz hausnartzeko, elkarlanean eta hainbat
ikuspuntutatik. Horrexegatik, proposamen-aurkezpenak, tailerrak edo lan-dinamikak
prestatzeko gonbita luzatu diegu hainbat eragileri. Bestetik, erakusketa publikoak ere
egingo ditugu, laborategiak barne hartzen dituen gaiei buruz. !
Honako hauek dinamizatuko dituzte lan-espazioak eta tailerrak: Kaxilda, Bilgune
Feminista, PostOp eta Antonio Centeno, Diásporas Críticas, Necrocaníbal (Mauricio
Patrón eta Ana Felker), Nagore Iturrioz (Medeak), Teo, Lucrecia eta Miriam Solá,
Equipo Re, Kaleratzeak STOP Gipuzkoa, Jonbernat Zubiri, Calafou. !
Azaroaren 12tik 15era, 10:00etatik 17:30etara, Kaxildan eta Donostiako
Emakumeen Etxean.
Ostatua emango diegu behar duten parte-hartzaileei.

http://www.revistamultidisciplinardelsida.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada