2014/11/18

GARA:GIB eta sexu transmisiozko infekzioak %10 gutxitu nahi ditu Lakuako Osasun Sailak


Bi oinarri ditu Osakidetzak martxan jarri duen 2015-2018 aldirako Hiesa eta Sexu Transmisioko bestelako Infekzioak (STI) Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Plan Estrategikoak: alde batetik, Giza Immunoeskasiaren Birusaren (GIB) eta sexu transmisiozko infekzioen kasu berriak saihestu nahi ditu, zehazki %10 gutxitzeko helburua jarri du. Eta bestetik, birusek erasandako pertsonei ematen zaien arreta hobetu nahi du, zentzu guztietan.
Plan horretako berrikuntzarik garrantzitsuenetako bat bestelako STI batzuk sartzea izan da. Txostenean azaltzen denez, hainbat arrazoik eraman ditu horretara, tartean gero eta STI diagnostiko berri gehiago egiteak, batez ere sifili eta gonokoziarenak, eta STI bat izateak GIBaz kutsatzeko arriskua handitzeak.
2013an EAEn GIBaren 143 diagnostiko berri egin ziren. Gutxieneko historikoa da 1997an infekzio berrien erregistroa hasi zenetik. Milioi bat herritarreko 65,6 kasu daude eta infekzio berrien %87,4 gizonei dagokie. Batez besteko adina 36,7 urtekoa da. Osakidetzak nabarmendu duenez, orokorrean jende aunitzez gutxiago kutsatzen bada ere, sexua gizonekin izaten duten gizonen artean transmisioaren joera goranzkoa da oraindik. Diagnostiko berri guztien %55,9 dira eta gizonei egindako diagnostikoen %63,2.
Kongresua Donostian
Plan Estrategikoaz gain, GIBari eta bestelako STIei buruzko prestakuntza programa du martxan Osakidetzak lehen mailako arretako profesionalentzat. Orain arte 600 lagunek ikasi dute bertan STIen bilakaeraz, nola hitz egin sexualitateaz...
Bestalde, Hiesari eta STIei buruzko Estatuko XVII. Kongresua Donostian izanen da 2015eko maiatzaren 6an eta 8an, babes gutxien duten edo STIek gehien eragiten dieten taldeei eskainia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario