EUSKAL
HERRIKO SEXU ASKAPENERAKO MUGIMENDUA(K) GORA EUSKAL ERREPUBLIKAREN
ALDARRIKAPENAREN ALDE
Badira ia
4 hamarkada, sexu askapenerako mugimendua Euskal Herrian sortu
zenetik, denbora luze honetan, hamaika dinamika plazaratu dira eta
aurrerapauso inportanteak eman dira eredu alternatibo baten alde;
euskal herriaren egoera soziopolitikoa aintzat hartuta.
Pertsonen
ahalduntzea dugu helburu. Bakoitzak bere izaeraren, gorputzaren eta
sexualitatearen jabe bihurtzea aldaketarako lehenengo pausoa dugu.
Sistema kapitalista honen kontrako borroka sakona da, gure gorputzak
sistema honetatik at kokatzeko, non produkziorako eta
erreprodukziorako erraminta besterik ez garen.
Sexu
askapenerako mugimenduaren borrokak pertsona guztien erabakitzeko
eskubidea du oinarri. Gorpuzkera traba burokratiko eta ekonomikorik
gabe aldatzeko, norbera bere izaeraren nahieran izendatzeko, harreman
alternatibo eraikitzeko zein Abortatzeko askatasuna.
Era
berean, jendarte kolektibitatearen erabakitzeko eskubidea, pertsona
banakoon erabakitzeko eskubidearekin lotuta dago. Alegia, ezin da
abortuaren gainean erabakitzeko eskubidea defendatu eta herrien
erabakitzeko eskubidea ukatu, ezta herrien autodeterminazioa
aldarrikatu, pertsonen autodeterminazioa ukatuz.
Disidente
sexualok lan sakona dugu herri honen eraikuntzan. Gaurko ohituretan
oinarrituta eraikiko baitira biharko euskal errepublikaren legeak,
eta hauek askatzaileak eta demokratikoak izateko, egungo sistema
heteronormatiboa sustraitik aldatu beharra dugu orain.
Euskal
Herriko sexu askapenerako mugimenduaren borrokarekin zein Gora Euskal
Errepublikaren aldarriarekin bat egiten duten disidente sexual
guztiei deia zabaltzen diegu URRIAK 12an BIZKAIAKO DIPUTAZIOAREN
AURREAN GOIZEKO 11TAN ELKARTZERA.
SEXUAL
HERRIA, GURE HERRIA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario