2014/10/13

Joxemi Zumalabe Fundazioak Herri Jakintzen Laborategia antolatzen du



bor-bor(k) . Herri Jakintzen Laborategia


Parte hartzeko

GONBIDAPENA
* Para leer en castellano haz click aquí
 
Kaixo lagunak!
Datozen asteetan burutuko ditugun tailerrak direla eta oraindik zuetako askoren erantzunik jaso ez dugunez, oroitarazpen email hau bidaltzea otu zaigu.
Egingo ditugun saioetan egitasmo berria aurkezteaz gain,  honen eraikuntzan ekarpenak egiteko gonbitea luzatu nahiko genizueke.

Zeintzuk dira gaur egun herri mugimenduen behar fomatiboak? Proposatzen ari garen egitasmo berri hau harrikada bat besterik ez da edo ekarpenik egin dezakeen proiektua izan daiteke? Zein norabide hartu beharko luke hortarako? Eta zein ez?

Zuekin guztiokin batera gai hauen inguruan eztabaidatzen hasi nahiko genuke. Hortaz, animatu eta etor zaitezte!

 
Elkar ezagutuz eta giro ederrean, herri mugimenduon erronkez solasteko aukera bikaina izan bait daiteke hau!

Kasu Herri Komunikabideok! Zuek herri eragile bezala ere gonbidatuta zaudete (ez komunikabide bezala). Zuen ekarpen eta esperientziak egitasmo honetan oso baliagarriak izango zaizkigulakoan gaude!
 
Egitasmoaren zirrriborroa irakurtzeko klik hemen
 
Hitzorduak
 
                   BILBON: Urriaren 18an  11etan Zirika Gunean
                   DONOSTIAN:
Urriaren 18an  11etan Kortxoenean
                   IRUÑEAN: Urriaren 25ean  11etan Kalekalde
                   GASTEIZEN: Urriaren 25ean  11etan (Gaztetxean Alde Z.)
* LAPURDIKO saioa urriaren 25ean iznago da goizeko 11etan. Oraindik biltoki bila gabiltza.
* Egun erdiko saioak izango dira. Bazkal ordurako amaituta beraz (14ak aldera).

Oharrak
1. Hitzorduren batera bertaratzeko asmorik izanez gero, zein hitzordutara eta zenbat pertsona bertaratuko zareten KONFIRMATZEA eskertuko genizueke.

2. Egitasmoa interesgarria izan dakiokeen beste eragileren bat ezagutuz gero edo zure eragilearen barneko bestelako gune batzuetan zabaldu nahi izanez gero, askatasun osoz GONBIDAPENA BIDALI.

3. HIZKUNTZA gaiak direla eta gaztelera edo frantseserako itzulpenik behar izatekotan ALDEZ AURRETIK ABIXATU ETA BITARTEKOAK JARRIKO DITUGU.

4. Bilkuretan parte hartuko duzuen pertsonon DESPLAZAMENDU GASTUAK KUBRITUKO DITUGU.
              

No hay comentarios:

Publicar un comentario