2014/10/21

Unesko etxeak GIZA ESKUBIDEEN VII. FOROA Bizkaia 2014 antolatzen du


Informazio-eskubidea 

eta adierazpen askatasuna


Giza Eskubideen Foroak gune bat eskaintzen digu Bizkaiko gizarteari giza eskubideen defentsa eta sustapenarekin zerikusia duten gaur egungo alderdiak —arlo lokaletik nazioarteko arloraino— helarazi eta ezagutarazteko eta Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiak bere arloetan eginiko lana herritarrei jakinarazteko.

Edizio honetan adierazpen-askatasuna eta informazioa eskuratzeko askatasuna baliatzeagatik eskubideen urraketa pairatu duten kazetarien testigantza eta hausnarketen berri izango dugu  eta Nazio Batuek kazetarien segurtasuna sustatzeko bultzatutako estrategia ezagutuko dugu.
Mundu-mailako datuak emango dira emakumeei buruz komunikabideetan erabiltzen den hizkera eta haien presentzia eta irudia aztergai hartuta. Halaber, Homofobiarik ez, No a la homofobia kanpainari buruzko informazioa emango da,  aurten, bereziki, komunikabideak dituena helburu. 2008tik 2014ra bitartean adierazpen- eta iritzi-askatasuna sustatzeko eta babesteko Nazio Batuetako errelatore izandakoak azken urteotan nazioarteko eremuan egindako azken azterlanetan bildutako datu eguneratuak  eta hausnarketak aztertuko dira.

“Gizabanako guztiek dute iritzi‐ eta adierazpen‐askatasuna. Eskubide horrek barne hartzen du bakoitzaren iritziengatik inork ez gogaitzeko eskubidea, ikerketak egitekoa, eta informazioa eta iritziak mugarik gabe eta nolanahiko adierazpidez jaso eta zabaltzekoa”
(Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. 19. artikulua).
 
PARTE-HARTZAILEAK
 
PROGRAMA
 
 
Frank La Rue. Adierazpen eta iritzi‐askatasuna sustatzeko eta babesteko Nazio Batuetako errelatorea, 2008‐2014.
 
Mónica González Mújica. Kazetari txiletarra, Prentsa Askatasunaren UNESCO–Guillermo Cano Munduko Saria jaso zuen 2010ean, eta Txileko ‘Centro de Investigación Periodística’ erakundearen zuzendaria.
 
Mikel Ayestaran. Freelance kazetaria Libanon, Sirian, Afganistanen, Iraken, Pakistanen, Iranen, Tunisian, Libian, Egipton, Yemenen eta Indian.
 
Lucía Martínez Odriozola. Kazetaria eta EHUko Kazetaritza II saileko irakaslea.
 
Silvia Chocarro Marcesse. Radio France Internationelle-n kazetaria. Nazio Batuek kazetarien segurtasunari eta  zigorgabetasunaren auziari buruz abian jarritako ekintza-planaren idaztearen arduraduna.
 
 
 
Aurkezleak:
Federico Merino, Herri irratia
Begoña Beristain, Onda Vasca
Almudena Cacho, EITB
 
 
AZAROAK 17. (18:30‐21:00)Hasiera‐ekitaldia eta hizketaldia.
Informazio‐eskubidea, adierazpen askatasuna eta kazetarien segurtasuna.
Hasiera ematea:  Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila.
Hizlariak:     Mónica González Mújica, Mikel Ayestaran, Silvia Chocarro Marcesse.
Aurkezlea:   Federico Merino.
 
 
AZAROAK 18. (10:00‐13:00).  Tailerra.
Komunikabideetan diskriminaziorik ez: generoaren eta sexu‐identitatearen tratamendua.
Hizlariak:     Mónica González Mújica, Silvia Chocarro Marcesse, Lucía Martínez Odriozola.
Aurkezlea:   Begoña Beristain.
 
 
AZAROAK 18. (18:30‐21:00).  Solasaldia eta amaiera‐ekitaldia.
Adierazpen‐askatasunaren alorreko munduko joerak.
Hizlaria:      Frank La Rue.
Aurkezlea:   Almudena Cacho.
Amaiera:     Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila;
        UNESCO Etxea


No hay comentarios:

Publicar un comentario