2014/06/27

EUSKALERRIA IRRATIA: Sexu aniztasuna gizarteak normaltasunez bizitzeko lan eginen du EILAS sindikatuak

http://euskalerriairratia.com/?p=1122132

EILAS LGTB 2
Jesus Palomo, Kepa Yekora, Txiki Estibaliz eta Mikel Lopez.

Ekainaren 28aren bezperetan, Askatasun Sexualaren Aldeko Nazioarteko egunaren bezperetan alegia, EILAS sindikatuak bere baitan sortu berria den LGTB, Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen taldearen aurkezpena egin du. Askatasun sexualaren aldeko aldarria egin eta fobiei aurre egiteko eragile bilakatu nahi du talde sortu berriak.
EILAS sindikatuak bereziki lantzen du irakaskuntza arloa. Eta aniztasun sexualaren gaian hezkuntza zein garrantzitsua den aintzat hartuta, unitate didaktiko bat prestatu dute gaia lantzeko. Hezkidetzan egunerokoan lantzeko gaia dela uste dute, arlo bakarrera mugatu beharko ez luketena. Unitate didaktikoarekin ikasleen jarreran eragina sortu nahi dute, eurek gaiaz hausnartu ondoren.
Eragile guztien elkarlana
Askatasun sexuala inongo oztoporik gabe lortzeko, eragile guztien elkarlanaren garrantzia islatu du EILAS sindikatuak.
Ohartarazi dute, LOMCE hezkuntza erreformak are gutxiago landuko du gaia, orain arte hiritartasuna izeneko arloan lantzeko aukera ematen zieten irakasleei, etorkizunean hori ere ez. EILAS sindikatuko LGTB taldetik dei egin dute, larunbateko sexu askatasunaren aldeko mobilizazioetan parte hartzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario