Monogamia
krisian dagoela erakusten digute desleialtasun adierazleek; hori bera adierazi
digute, ia denok, gure maitasun harremanetan zehar, pilatutako erlazio- amaiera
mingarriek ere. Dena dela, zeintzuk lirateke harremanak izateko pentsa
genitzakeen bestelako moduak, hain zuzen ere, bereizketa afektibotik pasa gabe?
Halaber, zelan josi genitzake txera-erlazioak, hain justu, saiakera horretan
bihotzari pairarazi gabe? #OccupyLove-etik lantzen ditugu teknologia
desberdinak zeintzuk laguntzen diguten, besteak beste, aurre egiten angustiari,
jeloskortasunari eta baita iada ezagunak ditugun harreman-egiturak deseraikitzeari
diogun beldurrari ere; nolabait, leku ez posesibo eta ez esklusiboetatik
erlazioak eraikitzeko erak jorratzearekin batera. Horretaz guztiaz gain,
elaboratzen dira bideak antzemateko ihes emozionala eta sexu-afektu
kapitalismoa eta, berebat, eraikitzeko, guztion artean, afektuetan onarritutako
pentsamendu politikoa.
Brigitte
Vasallo idazlea da, era berean, Colectivo Cautivoko kidea da, hain justu,
aniztasuna sustatzeko. Horrez gain, Polyamor Cataluñako partaidea da eta
#OccuyLove emakumeen, bolloen eta transen taldearen dinamizatzailea ere bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario